HAMAR ATZAMAR, DENAK ELKARTUTA.
Sei urte eta gero, euskara plazara eramango du berriro Lasarte-Oriak. Bueltan da gure hizkuntzaren festa handia, izen eta formatu berriekin: Euskararen 10. Maratoialdia izango da aurtengoa, urritik abendura bitartekoa, Maratoia bera eta Euskaraldia uztartuko dituena. Manuel Lekuona Kultur Etxeko aurkezpen ekitaldira joan direnek egitasmoaren nondik norakoak jakin, zortzikoteko kideak ezagutu eta gogotik egin dute barre Bea Egizabal aurkezlearen ateraldiekin.
Testua: Iñigo Gonzalez Sarobe - Txintxarri aldizkaria
Info+: www.euskararen...
Негізгі бет 10. Euskararen Maratoialdiaren aurkezpena
Пікірлер