2014ko azaroaren 30ean, ospatu zen Zaldibarko Olazar Pilotalekuan, Euskal Herriko trikitilari gazteen XXIII. txapelketa, bertan parte hartu zuten ondorengo trikitilariak:
Getariako Jone Urbieta eta Izaro Lestayo.
Hernaniko Eider eta Lierni Tolosa ahizpak
Zumarragako Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta
Errezilgo Alaitz Urdalleta eta Zestoako Aiala Etxabe
Itziarko Naiara Mantzizidor eta Aizarnazabalgo Jugatz Oleaga
Azpeitiko Eneko Arbeo eta Bergarako Mireia Ibabe
Orioko Julen Alonso eta Zarautzko Eneritz Aulestia
Lasturko Josune Arakistain eta Debako Alaitz Eskudero
Bideoan, Sari banaketako lehendabiziko saria jaso zuten Lasturko Josune Arakistain eta Debako Alaitz Eskuderok, ondoren, Josune bertso baten bitartez eskertu eta agurtu zituen guraso, senide, bere ondoan zegoen morena eta txapelketara gerturatutako guztiak. Azkenik sariak jaso ondoren berriro ere Garasolo fandangoa eskeini zuen bertaratutako guztieri. Hunkituta bukatu zuten saioa.
Interneterako konexioaren kapazitatearen arabera, bideoa ikusi liteke pantalla osoan bideoaren kalitatea mantenduaz.
Informazio eta argazki gehiago
txokomusikala2....
TRIKITILARIEN TXAPELKETAK pestainan
Негізгі бет 1411301001 Josune Arakistain eta Alaitz Eskudero 1 sariaren irabazleak Zaldibarren
Пікірлер: 2