"Bertso berriak pobreziari jarriak" diskako Mutil Koskor Bat izeneko abestia. Gustatu ezkero, diska osoa formatu digitalean erosi dezakezue, 4€ besterik ez du balio eta inoiz entzun dudan diska onenetakoa da, benetan merezi du.
www.gordiscos.c...
MUTIL KOSKOR BAT
(Pello Mari Otaño)
Soinua: Josu Zabala
Ahotsa: Igor Elortza
Kontrabajoa: Julio Cesar Romero
Gitarra espainola: Arturo Blasco
Biolina: Aitor Astigarraga
Hitzak:
Mutil koskor bat itsuaurreko
zuela aldamenian,
gizon burusoil bizarzuri bat
bi makuluren gainian,
kale ertzian ikusi nuen
inora ezin joanian,
ta bera nor zan jakin nahiean
inguratu nintzanian,
limosnatxo bat eskatu zidan
Jainkuaren izenian.
Zerbait emanaz galdetu nion,
al zan modu onenian,
jaitzatikan al zeukan ala
gaitzak hartua mendian.
Erantzun zidan,
ez semia, ez,
nik sasoia nuenian
ez nuen uste iritsitzerik
honetara azkenian,
gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian.
Eta segitu zuen esanaz:
lehengo gerrate danian,
ni aurren samar ibiltzen nintzan
beti edo gehienian,
nekatu gabe aisa igoaz
aldapik luzienian,
etzan burura asko etortzen
gu hala genbiltzanian
gero limosna eskatutzerik
Jainkuaren izenian.
Odola bero eta burua
harrua daguanian,
edozein moduz sartutzen da bat
halako itsumenian.
Atsekabe ta negar saminak
badatoz ondorenian,
nola ere bai batek bizia
utzitzen ez duenian
limosnatxo bat eskatu bihar
Jainkuaren izenian.
Inoiz pentsatzen nere artian
ni jarritzen naizenian,
gaur ere asko dirala joango
lirakenak zuzenian,
eluke inork sinestatuko
zer pena ematen didan.
Ai! Horla nintzan ni ere sano
ta gazte nenguanian,
gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian.
Ai, txorakeri asko egiten da
zentzurik ez danian,
sinista zazu ur hau pasia
daukanaren esanian:
hobiago da sasoi dan arte
saiatutzia lanian,
negar eginaz ibili gabe
gero denbora joanian
limosnatxo bat bildu ezinik
Jainkuaren izenian.
Негізгі бет 7 Eskale - Mutil Koskor Bat
No video
Пікірлер: 1