Lekitto Musika Bandak, 150. urteurrena ospatzeko eginiko dokumentala da hau. Lekeition, Ikusgarri zineman estreinaturikoa, 2017ko urriaren 13an. Lekeitioko 40. EUSKAL ZINE BILERAk, urriaren 14an, BANDIA izeneko dokumentalarekin hasi zuen jaialdia. Hain zuen ere, lehiaketatik kanpo proiektatzeko dagoen aukera horretan.
Bi bidai kontatzen duen ikus-entzunekoa dugu hau. Batetik, Lekitto Musika Bandako historiaren bidaia, bestetik, paraleloan gaur eguneko bandako kideek, 2016an, Alemania eta Holandara eginiko bidai musikala. Bertan, kontzertu bat eskeini zuen Lekitto Musika Bandak Miren Narbaiza abeslariarekin elkar-lanean, Valkenburg hirian ( esker bereziak Txemi Etxeberria eta Jo Haesen ).
Zuzendariak: Enekoitz Andonegi, Amaia Uribe eta Urtzi Iriondo
Негізгі бет Музыка BANDIA
Пікірлер: 3