Ahal degunean udara
Gozatzen degu topera
Ta azkenik ohitzen gera
Lagunekin egotera
Hainbeste txozna-taberna
Trago eta egoera
Holako mozkorraldian
Murgiltzen dela norbera
Eta orain pentsatu det
Nora sartu haiz ospera!
Desmadratuta ibili
Naiz urteroko antzera
Orain iha azarora
Ailegatuta atzera
Kreditua bukatu zait
Eta zu agertu zera
Barra hertz baten zugana
Hurbildu nintzen pikaro
Ta tabernan hasi zena
Nire gelara igaro
Berriz topatu ginen ta
Berriro liatu klaro
Baino lehen uztaila zena
Orain iha da azaro
Ta ospatzeko hartu nahi
Nituzke hamaika trago
Bestela ere ez naiz ibili
Izan gerain hain oparo
Zuri begira jarrita
Pentsatzen hasita nago
Etzerala udarako
Mozkorraldi bat gehiago
Pertsonak ez du askorik
Behar izanten zoratzeko
Nik bertsotan segi nahi det
Orain arteko antzeko
Badakit ni enaizela
Motela edo etxeko
Ez daukat gogorik inork
Neri lepotik heltzeko
Laztana loriak udan
Lehen entzun dirà konpleto
Ta sekula ez naiz izan
Ni erromantiko peto
Baina gogorik ez daukat
Distantzian egoteko
Zugabe bizi naiteke
Baina zurekin hobeto.
Негізгі бет Beñat gaztelumendi, udarako maitasuna
Пікірлер: 6