inesosinaga ft. Eme Alfonso
#itsasoadabidebakarra
lehenengo te kikara bizitzea bezain garratza izanen da,
bigarren te kikara maitasuna bezain goxoa,
hirugarren kikara heriotza bezain leuna.
laugarren te kikara maitasuna bezain garratza izanen da,
bosgarren te kikara heriotza bezain goxoa,
seigarren te kikara bizitzea bezain leuna.
zazpigarren kikara heriotza bezain garratza izanen da,
zortzigarren te kikara bizitza bezain goxoa,
bederatzigarrena maitasuna bezain leuna.
baina ze basamortu, ze hiri, ze itsasotan zabiltza zu, urrundua?
noiz helduko zara zu, nire gonbidatua?
musika: gose
moldaketa: Leire Letu eta Ines Osinaga
hitzak: Joseba Sarrionandia
EME Alfonso: ahotsa
Leire Berasaluze “Letu”: rearmonizazioa
~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~
doluaren aitortza bat da #itsasoadabidebakarra
aldaketari gorazarre bat eta zaurgarritasunari parez pareko begirada bat
elkarri begira jarri eta elkarrekin dantza egin eta gero, beste zapore bat dute orbainek
espazioa konpartitzearen ariketa etengabea egin dugu proiektu honetan, dena aldatzen baita gure artean hitz egiten dugunean, lehia miresmen eta aitortza bihurtzen dugunean
gabiltzalako gaude hain zikin
© 2022
Негізгі бет Музыка bederatzi te kikara basamortu ertzean (ft. Eme Alfonso)
Пікірлер