HITZAK:
Hau dena amaitzen denean
eta lehen lerroan
bizitzak jartzen direnean...
eta elkarrengana iristeko
pantailarik
behar ez dugunean.
Akaso kontatuko dizut
kafe usainak
esnatzen nauela goizetan,
eta ez dela erraza izan
zugana hurbiltzea
behar izan duzunetan.
Kontatuko dizut gogoan
izan zaitudala
egun astunegietan,
eta orain dela momentua
elkar zaintzeko
zentzu guztietan.
Besarkada bat airera
agian goizegi joan direnengatik,
eta topa egingo dugu
gure leihoetatik amestutako egunengatik.
Faltan botatzen al duzu
maite duzun norbaitekin
itsasoa usaintzea?
nahiz soilik geratzen zaigun
oroimenetatik
usainetara bueltatzea...
Zuk ondo dakizu askotan
ez dela nahikoa izaten
imajinatzea:
imajinatutako besarkadek
ez dute oraindik bete
inoren hutsunea.
Kontatuko dizut gogoan
izan zaitudala
egun astunegietan,
eta orain dela momentua
elkar zaintzeko
zentzu guztietan.
Besarkada bat airera
agian goizegi joan direnengatik,
eta topa egingo dugu
gure leihoetatik amestutako egunengatik.
Eta azken ilargiari
kantatuko diogu,
elkarrengandik gertu.
Zaindu gintuztenak gogoan
eta lagun onak ondoan,
berriz arnasteko gertu.
Негізгі бет Berriz arnasteko gertu
Пікірлер: 7