Ohore bat izan zen mundu mailan ezaguna den Carlos Núñezek eskeini zuen kontzertua Aiako Probalekuan ikusi ahal izatea.
Hasieratik hunkitu ginen bai Carlosen eta baita Itsaso Elizagoienen hitzekin, berezia bait zen bientzat bertan jotzea.
Giro paregabea sortu zen, bertaratutako ikusleak guztiz animatu zirelako txaloka musikarien doinu eta erritmoak jarraituz.
Xurxo Núñez, Pancho Álvarez eta Itsaso Elizagoien izan zituen alboan Carlosek.
Sorpresaz beteriko gaua izan zen, Mikel eta Esti Markez, Karlos Subijana eta Irune Elizagoien ere igo ziren oholtzara hainbat aldiz.
Kantu berriak, zaharrak, irrintziak, alboka, galiziako gaita, panderoak, trikitixa... Gau ederra eta borobila.
Eskerrik asko Carlos eta Itsaso atzokoa posible egiteagatik.
Bideoa: Gaizka Peñafiel
Негізгі бет Carlos Núñez Aiako Probalekuan
Пікірлер