Cosme Damian de Churruca (1761-1805) itsas historian buru-belarri sartu zen Trafalgar-eko guduan izan zuen heriotza heroikoa dela eta. Baina, bizitzan zehar, bere jokabide zientifikoa izan zen garaiko lagunen artean ospea eta esker ona ekarri ziona. XVIII. mendeko bukaera aldeko marinel ikasiaren eredu izan zen. Gizon polifazetikoa zen, zientzialaria, marinela eta militarra. Tratatuak eta idazlan teknikoak idatzi zituen eta Hegoamerikara hainbat espedizio burutu zituen. Astronomo eta kartografo bezala egin zuen aparteko lanari esker Napoleon Bonaparteren beraren mirespena ere lortu zuen. Herriko alkatea ere izan zen.
Негізгі бет Ғылым және технология Cosme Damian Txurruka
Пікірлер