Mikel Merinok, Agifeseko elkarrekiko laguntza-programako agenteak, eta Ion Iglesiasek, zerbitzu honen erabiltzaile izandakoak, osasun mentalaren inguruan duten esperientzia pertsonala eta elkarlaguntza saioetan parte hartzearen onurak azaldu dizkigute.
Programa hau aitzindaria da Gipuzkoan. Buru nahasmendua gainditu duen pertsona baten eskutik, berdintasun harremanean oinarritutako arreta jasotzen dute parte-hartzaileek, elkarrekiko laguntzako eragileak lehen pertsonan bizitako esperientzia baitu. Pazientearen eta profesionalaren arteko harreman tradizionalaren ikuspegi osagarri bat eskaintzen digu programa honek.
Berdinen arteko topaketa hauen oinarriak epaiketarik gabe entzutea, errespetua eta enpatia dira. Parte-hartzaileen autonomia bultzatu eta ahalduntze-prozesuan lagundu nahi diegu.
******
💻 FACEBOOK: / agifes
📸 INSTAGRAM: / agifes.elka. .
📲 TWITTER: / agifes
ℹ WEBGUNEA: www.agifes.org/
Негізгі бет ELKARREKIKO LAGUNTZA buru osasunaren alde 🙌 Berdinen arteko laguntza
Пікірлер