Gasteizko euskara jendearena familia-argazki jendetsua litzatekeela uste dugu, baina, nor gonbidatuko genuke? Marka da gero, hiri berean bizi izanda, askotan, senideek elkarren berri ez izatea, ezta?
Euskara jendea -egingo ez dugun argazki honetarako- hizkuntzaren egoerak kezkatuta etorkizun hobearen alde saiatzen dena da. Euskaltzaleak dira eragiteko asmoz guraso, langile, ikasle, aisialdi, kultura, kirola, euskara ,hedabide, gazte…talde edo batzordeetan elkarten direnak. Baina, zein dira? Zer egiten dute? Non? Ba al dute harremanik? Helburu komunik? Aurrera begirako asmorik? Zer beharko lukete horretarako? Bada aukerarik, elkarren berri izanda, lankidetzan aritzeko? Zertan?…
Ez dugu familia-argazkirik egingo, baina irudikatzen hasiko gara, aurrerantzean kide-senide guztiok elkarren berri izanda eraginkorrago izan gaitezen.
GEU elkarteko lehendakaria den Irati Iciar Madinabeitiak bideratuko du saioa, eta denon ekarpenekin nor garen eta zer egiten dugun argitzen saiatuko gara.
Негізгі бет Eragiteko janzten: Gasteizko euskara jendea. Familia-argazkira nor gonbidatu?
Пікірлер