Joaten denak uzten duen hutsuneaz...baleki!
Nola lokartu, muxukatu, eta ohetik jaiki
itxita uzten diren pozak ezin direla ireki
Zu joan zinen egunean ulertu nuen ederki
Eta zure zain
nago orain
eta zure zain
egongo naiz beti
Hodeiertzek zeru galduetan malkoak
estaltzen dituzte
minaren sareetan preso
bakardadearen jabe naiz
hitz egiteko
Zuri aitortu gabe utzitako
hitz zoragarriera
nire begiradan dago
Sortaldetik gaua hasi zen nire biohetzean sartzen
nire besoetan zeundela izalokei begiratzen
iluntasunik ez dut zure begietan gogoratzen
soilik kandela baten eran joan zinela itzaltzen
baina sentitzen
zaitut hiltzen
eta egunero
biziberritzen
Lur bakar bat izan ginen lehen eta orain
gara bi mundu
lehortu dira itsasoak eta zeruak ilundu
amtesak hegan joan zaizkit irribarreak urrundu
oroitzapenek ez naute zu
berreskuratzen lagundu
haiek non zaudete?
eta non gu?
Hain urrun gaude eta hain juntu.
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
Bideoa: Gaizka Peñafiel
Негізгі бет ESNE BELTZA - Juntu (16.07.23_Ermua)
Пікірлер