GALTXETABURU EGUNA
Beñat Irigoyen, Galtxetaburu CDaren aurkezpena
Urriak 30 / Igandea / Uharte Garazi
autobusa + bazkaria= 55 €
Beñat Irigoyen “Galtxetaburu” (1934 Monterrey Park, 1990 Gamarte) soinularia eta bere musika erreferente bat bihurtu dira Euskal Herriko dantzari eta dantzazaleontzat. Irulegi Irratiaren eskutik 1988an grabatu zituen doinuak casette batean argitaratu ziren eta berehala agortu ere. AIKO Taldean aspalditik buruan genuen Galtxetaburuen grabaketok berriz argitaratzea, eta bere seme Jean Christian eta familiarekin adostutua gure ametsa martxan dago.
CDaren aurkezpena aukera ederra iruditu zaigu Galtxetaburu eguna ospatzeko, bere omenez musika eta dantzaren inguruan elkartzeko eta egun eder bat pasatzeko datorren urriaren 30ean Uharte Garazin.
BIDAIA (ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezala)
8:00 BILBO: Moyua Plaza (Ogasun egoitzaren pareko geltokian / Parada junto a la sede de Hacienda)
8:15 DURANGO: Autopistako peajearen ondoan dagoen parkingean / Parking junto al peaje de la autopista
9:30 DONOSTI: Autobus terminala, Zuaznabar Kalea 7 (Pio XII plaza inguruan, Amara Plaza hotelaren aldamenean)
GALTXETABURU EGUNA EGITARAUA
11:00 Jauziak lekuko musikariekin
12:00 Bi Hitz Jauzietaz eta Musikarietaz atzo eta egun
12:30 Apéritifa(herriko etxeak eskainirik ) eta dantzak Aikorekin
13:45 Apairua. Menua : arraina , Ahatekia , gasna , bixkotxa , arnoa , ura , ogia
16:00 Jauziak eta dantzak Aikorekin
18:00 Etxera bueltan
Tokia Uharte Garaziko Plaza, Donibane Garazi ondo ondoan
AUTOBUSA+BAZKARIA= 55 €
PLAZA MUGATUAK lehen 50 izen emateak
IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN
forms.gle/qQg3...
Негізгі бет GALTXETABURU EGUNA / Urriak 30 / Igandea / Uharte Garazi
Пікірлер