Grabaketa eta nahasketa: Estudio Bat! (Arbizu)
Produkzioa: Peio Skalari
Mastering: Kaki Arkarazo, Garate Studios
Bideoa: Mikel Zubillaga (Zubiprods)
Arropa eta anbientazioa: Control23 (@ctrl_23)
LETRA
Zuen mezuen esanahiak
Buruz ikasteaz jada nazkatu garela
Gaur ez dela atzo izan zena
Orain dena aldatu egin dela
Dena ondo doanean gaizki doala
Dena gaizki doanean gure errua dela
Esaten digute
Aitortza bakoitza goraipatzen dutela
Harrotza apaintzen duten barkamen hitzak berriz
Ez dira entzuten
Une ta momentu asko joan zaizkigu
Ihes egiteko esperoan
Aitzaki bakoitza milatan zatituz
Etorkizuna hitzetan badoa
Zuen mezuen esanahiak
Buruz ikasteaz jada nazkatu garela
Gaur ez dela atzo izan zena
Orain dena aldatu egin dela
Lau urtero galdetzen berdina
Nortzuk dira barrutik hutsik dauden panpinak?
Guretzat normaltzat hartutako buruko mina
Haientzat soilik lan egiteko makinak
Promesa faltsuak, diskurtso populistak
Sortutako kausan murgildu ta disfrutau bistak
WELCOME! Hau da gure Euskal Herria
Hainbeste kritikatu zutenan bihurtu dira
Herriak ez du ahazten, ez du barkatzen
Gure errealitate gordinarekin jolasten daude
Ez gaituzte geldituko, borrokan hiltzen banaiz enaiz damutuko
Gezurretan ibiltzea da haien dogma
Interesen aurka, korrontearen kontra
Hildakoen odolez margotzen alfombra
Zuetako baten heriotza da gure gola
Zuen mezuen esanahiak
Buruz ikasteaz jada nazkatu garela
Gaur ez dela atzo izan zena
Orain dena aldatu egin dela
Zuen mezuen
Esanahiak
Buruz ikasteaz
Nazkatu garela, nazkatu garela! (X2)
Негізгі бет Музыка HERENEGUN - GURE ERRUA ft. XSakara
Пікірлер: 5