Nere laranja erdia denez
ezin det burutik kendu errex
bihotzeko zu, maite nazazu
mesedez, mesedez!
Esperantza sartuta zainean
etorriko da azken finean
bularra bistan, nere konkistan
zaldian gainean...
Ta hala bazan edo ez bazan
sartu dadila betiko kalabazan
Ez dago printze urdin ederrik,
muxuan zain, egon naiz alperrik
ta nazkatu naiz, nagonez garaiz
emango dizut nik!!
Deklarazio eszenan horra,
ezezkoa izan da gogorra
malkotan urtuz, gazi bihurtuz
azukre koxkorra...
Ta hala bazan edo ez bazan
kalabazekin, sartu naiz kalabazan
Ta hala bazan, edo ez bazan, kalabazan...
KAPO891-
FACEBOOK- www.facebook.c....
KZitem- www.youtube.co....
^_^
Негізгі бет Huntza - Kalabazak - Markina 2017
Пікірлер