#TinkoGurean #iheskide #punkrockataborroka
"Tinko Gurean”, 2021ko Otsaila eta Martxoa bitartean grabatua eta nahastua Usurbilgo Haritz Harreguy-ren estudioan eta Ultramarinos Masteringeko Victor Garciak masterizatua.
Iheskideak gara:
Xagu (gitarra ta ahota)
Tronpi (baxua ta ahota)
Ibaiko (bateria)
Kontaktua: Iker 630256680 / iheskidepunkrock@gmail.com
Mertxan/arropa: merchandroll.c...
Spotify: open.spotify.c...
ATZO LAGUN, GAUR ZIPAIO
----------------------------------------------
Ez gara inoiz izan miñenak,
halere agurra eskaintzen genion beti elkar.
Baina azken notizia
da zarela polizia,
mutur banatan gaudela primizia.
Harro senti gintezkeen behinola,
harrokeriz puztuta zabiltzan hontan berriz nazka.
Serrauts ustela besterik ez al da
kontzientzia ilun hortan?
bidelagun izan dituzun berak
jipoitzeko garaian.
...ta orain zer, ta orain zer,
pentsatu al duzu inoiz non zaren?
Ze arraio, ze arraio,
saripeko txakur, bat gehiago.
Ze arraio, ze arraio,
atzo lagun, gaur zipaio.
Matoi armatuaren itxurapean
txontxongilo bat besterik ez zara.
Borrero hutsa, borrego gisa nahi gaituzten
hoien esanetara,
duintasuna zer den aspaldi ez dakien
mertzenari hutsala.
...ta orain zer, ta orain zer
pentsatu al duzu inoiz nola irten?
Ze arraio, ze arraio,
saripeko txakur, bat gehiago.
Ze arraio, ze arraio,
atzo lagun, gaur zipaio.
Негізгі бет Iheskide (Tinko gurean) 04-Atzo lagun, gaur zipaio
Пікірлер