Berriatua XVI. mende bukaerako eliz- eta gizarte-ordena aztoratu zuen maitasun historia baten gertalekua ere bada. Isabel, Juan Lobianoren alaba eta familiaren oinordeko bakarra, aita hiltzean, 9 urte besterik ez zituela, Aritzeta dorreko Santa Katalina komentuan gorde zuten “zaindu, hazi eta hezteko”. Bertan zegoela Pedro Idiakezen ezkontza proposamena jaso zuen baina Lobianotarrek ez zuten onartu. Ezkutuko eskutitz, mezu eta solasaldi laburren poderioz, ordea, bi gaztetxoak maitemindu egin ziren. Horrela, Isabelek 13 urte zituelarik, Pedrok komentutik amarruz “bahitu”, eta ihesaldi gorabeheratsu baten ostean, ezkutuan ezkondu ziren. Gertatuaren berri izan zuenean, Isabelen amak, Klara Ibazetak, Pedro bahiketagatik salatu zuen eliz epaitegian. Epaiak, ordea, ezkontzaren zilegitasuna egiaztatu zuen, eta Lobiano eta Idiakezen arteko lotura horretatik lurraldeko familia aberatsenetakoa sortu zen.
Негізгі бет Ғылым және технология Isabel Lobiano
Пікірлер