💛 Gora bizitza 💛
"Limones en invierno" diskoa aurkeztu zuen mallabiarrak atzo Aiako Probalekuan.
Akustika ezin hobearekin, eszenaratzea borobila izan zen.
Ordu eta erdi pasatxo iraun zuen emanaldiak. Giro ederra hasieratik, abesteko gogoa eta une askotan egon ziren entzuleak Izarorekin kantuan.
Garazi Esnaolak piano zein zenbait perkusio soinuekin lagundu zuen Izaro, Julen Barandiaranek baxuarekin, David Gorospek bateriarekin, eta Iker Laurobak kitarrarekin.
Atzean noski, lantalde zabalagoa izan zuen, teknikariak, oholtzako laguntzaileak…
Mila esker IZARO, ahaztuko ez dugun ilusioz eta magiaz beteriko kontzertu eder hau eskeintzeagatik.
Негізгі бет Izaro Aiako Probalekuan
Пікірлер