MUSIKAZUZENEAN JAIALDI AKUSTIKOA
2016 urtarrila
Orereta - Niessen aretoa
Antolatzaile: Musikazuzenean.com eta Oarsomusika
Musikariak: Imanol Carballo + Amorante + Liher + Eneritz Furyak + Jon Basaguren + Mikel Uraken + Ekiza + Goliath + Lorea Intxaurrandieta + Occhi di Farfalla + Josu Bergara + Physis versus Nomos
Grabaketa eta bideo edizioa:
GOGO Ekoizpenak (www.gogoek.net/)
Peru, Joseba eta eta Joseba Aingeru
Soinu banda:
Zigor Sagarna
(Sormentxulo estudioan sortua 2016ko urtarrilean, sormentxulo.eus/ )
Xabi Erbiti (tronpeta)
Urki Kolinas (Esatari ahotsa)
Martin Arakama (Skratxak)
Oarsomusika elkarteak eta Musikazuzenean komunitateak elkarlanean Jaialdi Akustikoa antolatu zuten 2016ko Urtarrilaren 10 arratsean. Hemen parte hartzaileen biografi txikiak:
Amorante
Zaila da Amoranteren jarduna hitz batean laburtzen. Baita parrafo batean ere. Dakiguna da parean tokatu zaigun bakoitzean aho zabalik utzi gaituela, ez soilik inoiz gutxitan izan dugulako antzeko deus entzuteko aukerarik, baizik eta musikari erabatekoa delako Iban Urizar, ezin barrurago sartzen delako bere ahots tarratatua, zehaztasun inbidiagarriz jotzen dituelako bat, bi, hiru edo auskalo zenbat instrumentu.
Liher
Donostiako Lide Hernando kantari gaztea da ezkutatzen da Liher izenaren atzean. Duela bi urte hasi zen kantuak egiten gitarraren laguntzaz, eta 2015ean zazpi kantuz osaturiko "Arrazoi gutxi, denbora asko" diskoa editatu zuen. Egun, bakarka aritzeaz gain, banda formatuan ere taularatzen da.
Eneritz Furyak
Kasernarat taldeko abeslaria da Eneritz Furyak. Taldearekin ibiltzeaz gain, bakarka gitarra akustikoaren laguntzaz ere eskaintzen ditu emanaldiak, bere kantuak are biluziago taularatuz. Ahots berezi eta indartsua du Irun hiriko abeslari gazteak, lehen entzunaldian arreta eragiten duten horietakoak.
Jon Basaguren
Izaki Gardenak taldeko abeslari eta kantuen sortzailea da Jon Basaguren. Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Lehen pausoak, hala ere, bakarka eman zituen, gitarra akustikoaren laguntzaz, denboraren poderioz, banda osatu eta diskoak grabatzearekin batera. Musikalki folk eta amarikana doinuetan sakontzen du.
Mikel Uraken
Bilbotik, folk rock akustikoa jorratzen duen musikaria da Mikel Uraken. Aurretik, Loan bezalako rock gogorreko musika taldeetan ibilitakoa, eta orain, bakarkako bidean, bestelako erritmoetan. Bidean hiru disko grabatu ditu, azkena, 2015 urte amaieran argia ikusi duen “Neguaren Ostean” izeneko biniloa, euskara hutsean abesturiko lehen lana.
Ekiza
Willis Drummond taldeko abeslaria da Jurgi Equiza. Taldearen etenaldi bat probestuz, kantuak sortzen hasi zen etxean, gerora, Ekiza egitasmoa sortuz. Honakoa izanen da Ekiza bezala taularatzen den lehen aldia. Laster argia ikusiko duen bakarkako lehen diskotik bi kantu eskainiko ditu lehen emanaldi honetan.
Occhi Di Farfalla
Occhi Di Farfalla proiektu akustikoa da. Letra feministak rock doinuz jantzi eta bideaz gozatzeko egiñiko ekintza. Biko formatuan taularatzen dira, gitarra eta ahotsaz soilik. Hodei (gitarra eta ahotsa) eta Miren (ahotsa) dira egitasmo honetako kideak.
Lorea Intxaurrandieta
Lezon jaioa, Oarsomusika elkarteko kidea da Lorea Intxaurrandieta abeslaria. Hamabi urtekin hasi zen jendeaurrean kantatzen, urteak aurrera joan ahala, Euskal Herriko kantu txapelketan parte hartu duelarik ere hainbat urtez.
Josu Bergara
Josu Bergara kantautoreak (Ea, Bizkaia 1979) ahotsaren disdira eta pisua, gitarra jotzeko modu berezia eta songwriter edota bakarlari izaerari uko egin gabe, erritmo berriak jorratzen ditu bere abestietan: pop, rock eta folk ikutuekin. Beti bakarlariaren ikuspuntu akustiko eta gertukoaz.
Physis Versus Nomos
Beñat Antxustegi (Donostia) Xikinkei eta txemak taldeetan aritutakoa besteak beste 2010ean hasi zen bakarkako abestiak sortzen physis versus nomos izenarekin. Bi diskoren ondoren Saudade izango den hirugarrena bukatzen ari da orain.
Goliath
Armendaritze (Lapurdi) herriko David Ondars musikari gaztea da Goliath. "One Man Band" bezala taularatzen da, gitarra eskuan, sampler teklatuak edota perkusioak joz. Musikalki, Post-rock eta folk estiloaren artean mugitzen da.
Imanol Carballo
Oarsomusika elkarteko kidea da Imanol Carvallo. Kantu propioak eta euskal abestien bertsioak lantzen ditu zuzeneko emanaldietan. Hamarkada bat baino gehiago darama gitarra eskuan areto txiki eta tabernetan kantatzen.
Oarsomusika musikazuzenean komunitatean
musikazuzenean....
Musikazuzenean
musikazuzenean.com
Негізгі бет Музыка Jaialdi akustikoa 2016
Пікірлер