Iruñeko talde hau 2001 urteko azken hilabetean sortu zen Xabi, Mikel eta Germán San Martín-en (teklatu ohia) batzearekin. 2003ko Urtarrilararte hirukote moduan mantendu zen, Karlos Ortiz baxujolea sartu arte. Laukote honekin kaleratu zuten haien lehenengo diska: Kerobia (2004, GOR). Diska horrek 2004ko Euskal Herriko diska onenari ‘Gaztea saria’ lortu zuen. Lan honen aurkezpen kontzertu bira egin ondoren, 2005. urteko Abenduan, bigarren diskoa izango zenaren prestakuntzarekin hasi ziren eta Karlos Ortiz-ek Kerobia utzi ondoren, Alberto Isaba- ri eman zioten ongietorria baxujole bezela.
Konposizio berri honekin kaleratu zuten beraien bigarren lana: Rose Escargot (2006, GOR). 2007ko urte amaierararte taula gaineran egon ondoren Germán San Martinek taldea utzi eta Mikel Isabak hartu zuen bere tokia teklatujole moduan.
Ondoren, Kerobia proiektu berri batetan murgildu zen eta trilogia bat burutu zuen. Trilogia honen ildo nagusia zabor edukiontziak izan ziren. Trilogia kaleratzeko, GOR disketxea utzi eta “Y LAS ARDILLAS MÁGICAS” zirgilu propioa sortu zuten. Horrekin batera, SGAE-n baja eman, eta Creative Commons lizentziapean atera zituzten ale ezberdinak.
2008ko apirilean trilogiaren lehen atala kaleratu zen: Materia organikoa eta gainerakoak (2008, ‘Y LAS ARDILLAS MÁGICAS’). Diska honekin 2009ko apirilean Euskal Herriko talde honenari ‘Gaztea saria’ lortu zuten.
2009ko Maiatzean trilogiaren bigarren zatia kaleratu zuten, Papera eta kartoia (2009, “Y LAS ARDILLAS MÁGICAS”) izenekoa. Kaleratze honekin batera, zuzeneko aurkezpen gira prestatzeko 5. kide bat elkartu zen, Rubén Matilla kitarrajolea.
2010eko Ekainaren 1ean, trilogiaren azken lana kaleratu zen: Ontziak (2010, “Y LAS ARDILLAS MÁGICAS”). Honekin, 2008an hasi zen trilogia honi bukaera eman zion Kerobia taldeak, eta 2012ko Urtarrilerarte zuzenekotan trilogia aurkezten egon ziren.
Abestien zerrenda:
01 Dena hasi zen bezela 00:00
02 Amerika 01:46
03 Agur Anna 05:28
04 LRP 02 Jupiter misioa 08:31
05 Suit Van Hollerman-en etxe zaharkitua 12:36
06 Belgrado 13:10
07 24ºko latitudean 15:34
08 Asteroideek norabide zuzenean kolpatzen dute Lurra 19:48
09 Pozoina esne boteiletan edaten da 22:44
Негізгі бет Kerobia - Ontziak [Diska osoa]
Пікірлер: 1