www.hamaika.eus | Azken urteetan gero eta ohikoagoa da Glovo edota Just Eat gisako banaketa enpresak ikustea Euskal Herriko hirietan. Bada horien aurrean alternatiba eskaintzen duen egitasmorik eta horietako bat da Iruñeko Ziclo-P kooperatiba.
Janari banaketan lan egiteak kontraesanak sortzen dizkiela onartu du Lander Perez kooperatibako kideak, baina, hain zuzen, beren xedea da arlo horretan ere alternatibak eraikitzea: "Guk badakigu ze jatetxeekin egin nahi dugun lan: lan egin nahi dugu Geltokirekin, Katakrakekin... Hori da gure balio erantsia".
Banaketa enpresez, komertzio txikiekin saretzeaz edota enpresa handiek sortzen dituzten beharrei alternatibak eraikitzeaz hausnartu dute Lander Perezek (Ziklo-P), June San Millanek (Reas Navarra) eta Aritz Ganboak.
Негізгі бет Lander Perez: "Jendeak hausnartu behar du zer ondorio dituen janaria etxerako eskatzeak"
Пікірлер