Mahl Kobat: «Disonantzia puntu bat aurkitzen dudanean sentitzen naiz gustora ideia batekin».
Beñat Bidegain artista izan dugu gaur gurean, Mahl Kobat proiektu pertsonala abiatu berri du, abesti bat ere zintzilikatu du sarean, baina nondik datorren eta nora doan jakin nahi izan dugu Bigarren Kafean. Duela igande batzuk, Ondarruko Gaztetxean egin zuen estreineko kontzertua, etxean eta etxekoekin, Betepaeta ekimenaren baitan. Lehen kontzertu hartan sentitutakoen inguruan galdetu diogu lehenik. «Leku kuttuna dut, bertan jo ditut nire proiektu guztien lehenengo kontzertuak, eta gaur egun Betepaeta zikoan antolakuntzan aritzen naiz bertan. Alde horretatik plazer handia izan da, ezin gustorago egon lehen aldi horrekin».
Elkarrizketa, erreportaje eta musika gehiago hemen:
Naiz Irratiko Bigarren Kafearen elkarrizketa akustikoetan musikariak gonbidatzen ditugu gauzak kontatzera eta kantatzera (eta batzuetan, sufritzera!). Astelehenetik ostiralera, goizero 10:00etatik 12:00etara NAIZ Irratian!
Jarraitu gaitzazu sareetan! 📱🌐
INSTAGRAM: / bigarrenkafea
TWITTER: / bigarrenk
FACEBOOK: / bigarrenkafea
TWITCH: / bigarrenkafea
irratia.naiz.eus/eu/list_irra...
Lehenengo kafea, esnatzeko. Bigarrena, gozatzeko!
Негізгі бет Ойын-сауық MAHL KOBAT BIGARREN KAFEAN
Пікірлер