MAITASUNAREN OSTADARRA - 6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE!
6balore6kolore.eus/
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Yogurinha Borova eta Enako Axpe “Maisha”, Bilbon (EH) eta San Franciscon (AEB). ASKATASUNA.
Hitzak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots / Musika: Xabier Zabala
Parte-hartzaileak: Aspanovas, Naizen, Uribarriko Eskola Publikoa eta Tanttaka Euskara Taldea, Deustu Arraun Taldea, Kale Dor Kayiko, Urretxindorra Ikastola eta Ehgam.
Pandemiaren erdian, Bilboko hiriaren dinamizazioa sustatzen duten espazio publikoko sormen eta kultura sektoreen proiektuetarako deialdia luzatu zuen iaz Bilboko udalak, Bilbao Aurrera Planaren baitan.
Horren harira, Yogurinha Borova Katxiporretako pailazoekin harremanetan jarri, eta “6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE” egitasmoa gauzatu dute elkarlanean hiriko beste 8 eragileekin batera.
Bilboko sei gune desberdinetan, aldez aurretik iragarri gabe, 6 abesti eta dantza interpretatu eta grabatu dituzte, gizarte arloko 6 balore eta 6 kolore azaleratu eta aldarrikatuz modu ikusgarri, koloretsu eta alaian. Orotara 7 bideoklip osatu dituzte eta zazpigarrenak, “Maitasunaren ostadarra” abestiak, proiektuaren kolore eta balore guztiak jaso ditu. Azken honetan Eneko Axpek, “Maisha” musikariak, hartu du parte San Franciscon (EE BB).
Grabaketaz eta edizioaz Alex Argoitia “Cinemafilmak” arduratu da. Segurtasun eta osasun protokoloak Panpotx Kultur Elkarteak gauzatu ditu. "
Негізгі бет Ойын-сауық Maitasunaren Ostadarra
Пікірлер