Maite ditut ijitoak, eta nomadak orobat. Bizitzaren metafora direlako, Ibili da haien egoitza bakarra. Maite ditut ijitoak, eta nomadak orobat. Bidean bizi dira askotan, Bizi bide jakinik gabe Eta susmo txarrak sortuz Maite ditut ijitoak, eta nomadak orobat. Ez dakigulako haientzat Nun den herri ta nun den xerri Sorterria begizuletan daramate. Ze politak, ijitoen begizuloak Eta aurpegietako kolore nabarrak Zikinduta datozenean ere Gure begira lotara. Ze politak, ijitoen begizuloak eta basa hilak ahatzua Ulertu gabe zergatik datozen zikinak Haizea garbia bada... Maite ditut nomadak, eta ijitoak orobat Bizitza bidea dela erakusten digutelako Gure bizilekua tarte bat baino ez dela Eta tarte hori mapetan, koka ote daiteke ? Herria eta ingurarik behar ote dute ? Pentsa hor uzten nautelako Maite ditut ijitoak, eta nomadak orobat Gure etxean sartu dena hankaz gora jarri Eta galderaz betea utzen digutelako La lalali lalalo hé-ho.. Ze politak ijitoen begizuloak...
Пікірлер: 1