Kantatzearren ez naiz kantuz
Ez boz ona dudalako
Kantuz naiz nire ahotsak
Arrazoia daukalako
Lur-bihotza dauka eta
Uso-antzeko hegalak
Ahotsak urak bezala
Garbitzen pozak eta penak
Hauxe da nire kantua
Violetaren antzekoa
Hauxe langile-ahotsa
Udaberri-usainekoa
Ez da aberats-ahotsa
Ez bateko ez besteko
Aldamioetakoa da
Handik izarrei heltzeko
Kantuak badu zentzurik
Borborka ari denean
Egia argi kantatzen
Hilko denaren zainetan
Ez axaleko lausengurik
Ez ospea eskaintzean
Lanaren ahotsa baizik
Lurraren barrunbeetan
Dena iristen den eta
Dena hasten den tokia
Ausarta den kantu hori
Beti da kantu berria.
---------------------------------------------------------------------
«Manifestua» EKIDA kultur ekimen sozialistak sustatutako diziplinarteko ikuskizuna da, 2021eko martxotik uztailera taula gainean eskainia.
«Manifestua» ikuskizunerako berariaz egindako testuak erabili ziren, eta horiek dakartzagu grabaketa honetan. Besteren testu eta kantak ere erabili eta moldatu ziren, arte iraultzailearen tradizioa errebisitatzeko saiakeran. Hor dakartzagu, hurrenez hurren, Robert Wyatt, Jacques Marchais, Mikel Laboa eta Victor Jararen kantak.
Kantak eta poemak 2021eko ekainaren 19an grabatu ziren, zuzenean, Azkoitiko Baztartxo Antzokiko emanaldian.
Негізгі бет Manifestua - Manifestua (Victor Jara)
Пікірлер: 1