HEGAN DA BELEA
Zozoen irrietaz nazkatuta,
putreen erasoek zaurituta,
hegaldiko kideekin
arazotan sartuta,
bizitzarekin guztiz nekatuta.
Ikustezina basoan zein plazan,
ospea arranoek eramanda,
Besteek utzitako apurrak
eguneroko bazka.
Ona da artoa ogia faltan.
Beti ilun, beti bakarti,
beti suerte txarreko, baina
Fenix hegaztiaren gisa,
gutxien espero zenean…
Hegan da belea
itxura faltan jarrera
urtez urte beti aurrera
haizeari karraka.
Hegan da belea
itxura faltan jarrera
urtez urte beti aurrera
ta besteak soberan.
Beti ilun, beti bakarti,
beti suerte txarreko, baina
Fenix hegaztiaren gisa,
gutxien espero zenean…
Hegan da belea
itxura faltan jarrera
urtez urte beti aurrera
haizeari karraka.
Hegan da belea
itxura faltan jarrera
urtez urte beti aurrera
ta besteak soberan.
"Bigarren abisua", Marianitoz Blairen bigarren diska. Iruñeko Sound of Sirens estudioan grabatuta, nahastuta eta masterizatuta, Julen Urzaizen eskutik, 2019ko apirila, maiatza eta ekaina bitartean.
Негізгі бет MARIANITOZ BLAI - Hegan da belea "Bigarren abisua" (2019)
Пікірлер