Bere Eskutan Narama🎭
------------------------ Loturak ----------------------
Instagram : / maskak_
Facebook : www.facebook.c....
TikTok : / maskak.taldea. .
Spotify : open.spotify.c....
------------------------ Hitzak ------------------------
Bere begietako itsasoan galtzen nuen nire soa
Gainean etzan ta lokartzeko sentsazio erosoa
Bere melodia lasaigarri, bere freskura goxoa
Bertara joan beharra nuen, egin aurrera pausoa
Urrats kolpe handi eta indartsuz
Hurbildu naiz beregana
Gibelean utzirik buruko mamu
Guztien aztarna
Olatuen indar azkarrean bere eskutan narama
Mugagabeko, misteriozko, paradisu hortan barna
Edertasun horretan galdurik, kontrolatu gabe dantza
Iluntasunak gaina hartzean galtzen baitut konfiantza
Galderak buruan iztulika, zonbat kezka eta zalantza
Joan baitzen esperantza
Haize firfiraz azkar batzuez
Goibeldu zenean zerua
Hau ez zen gehio
Maite nuen leku ingurua.
Olatuen indar azkarrean bere eskutan narama
Mugagabeko, misteriozko, paradisu hortan barna
Istorio hau hola bukatzea ez zen nire helburua
Ikuskizun eder hortan itoz ezer ezean burua
Istorio hau hola bukatzea ez zen nire helburua
Ikuskizun eder hortan itoz ezer ezean burua
Indar azkarretan bere eskutan narama
Mugagabeko, misteriozko, paradisu hortan barna Aetz Etxart
Musika : MASKAK
Hitzak : Aetz ETXART SARASOLA
Argazkia / Design : Haitian OLHAGARAY
Mastering : Basalte MASTERING
Grabaketa : Paxkal ETXEPARE
Негізгі бет MASKAK - Bere Eskutan Narama
Пікірлер