Zuzendaria: Hannot Mintegia
Grabazioa eta nahasketa: Joseba Baleztena, Gakobeltz Hit Faktoria
Masterizazioa: Estanis Elorza, Doctor Master
Zuzeneko irudiak: Hannot Mintegia - Ondarroako Portuko Ranpi - 2023-04-22.
Musika eta hitzak: Miren Narbaiza
Musikariak: Mikel Santxez, Iñigo Telletxea, Ibai Gogortza, Joseba Baleztena; Aitor Garcia de Vicuña, Miren Narbaiza.
Forbidden Colours disketxea: forbiddencolours.bandcamp.com/
Bandcamp: micenaiz.bandcamp.com/
IG: / micenaiz
mice.eus
Hitzak / Lyrics:
Saiatzen naiz, baina herran bizi naiz
gehiegi dakit eta orain ezin dut ahantzi
zer zareten, zer dugun irentsi
Zer da naturala, zer naturaltasuna
aukera askea, libreki aukeratzea
jokoaren arauak zureak ez badira
batzuen ahotsak bakarrik entzuten badira
ideologiarik gabeko ipuinak ideologia dira
Emadazue jaten, bazka nazazue
zuengandik ia dena onartu nezake
Emadazue jaten, elika nazazue
zuen haragiek zapore berezia dute
Dena arina da, den dena arin doa
dena faltsua da, den dena faltsutu da
urazalean hanka puntetan gabiltza
itsas sakonean itotzeko beldurra
Saiatzen naiz, baina herran bizi naiz
gehiegi dakit eta orain ezin dut ahantzi
zer zareten, zer dugun irentsi
Негізгі бет Музыка MICE - Zer dugun irentsi (Gakobeltz Hit Faktoriatik Zuzenean)
Пікірлер