Su Ta Gar "Urratsak Zubi" | Herri Urrats (2023)
Su Ta Garrek 2023ko maiatzaren 14an Senperen ospatuko den HERRI URRATS 40. edizioaren festarako egindako abestia.
Musika eta hitzak: Aitor Gorosabel Garai
Grabaketa estudioa: Elkar Estudioa | Teknikaria: Victor Sanchez
Bideoa: Inge Arin Larrañaga
URRATSAK ZUBI
Amaren bularretik jaso nituen
kontzientzirik gabe lehenengo hitzak
Aitaren besoetara jauzi eginik
eman zizkidaten unibertsoak
Amonaren eta Aitonaren kontuetan
jakinduri xamur baten beroa
Zetorkidan bideari ekiteko
behar nituen indarra eta arnasa
Kaixo esanik elkarreri
helduko diogu etorkizunari
Eman hegoak Euskerari
bihurtu ditzagun urratsak zubi
Iraganeko soinuak dira entzuten
hemen gauden gehienon ahotsetan
Gure bihotzak aske dira sentitzen
maitatzeko era desberdin hontan
Badaukazu begiradan disdira bat
ez dudana aurkitzen beste hizkuntzetan
Egin nauzun argia eta sua zara
maite zaitut esna eta ametsetan
Kaixo esanik elkarreri
helduko diogu etorkizunari
Eman hegoak Euskerari
bihurtu ditzagun urratsak zubi
Kaixo esanik elkarreri
helduko diogu etorkizunari
Herri Urratsen zuk eta nik
bihurtu ditzagun urratsak zubi
Aitor Gorosabel Garai: Ahotsak eta gitarrak | Voces y guitarras
Xabi Bastida: Gitarrak | Guitarras
Igor Díez: Bajua | Bajo
Galder Arrillaga: Bateria
Web: www.sutagar.eus
Facebook: / sutagarofizial
Twitter: / sutagarofizial
Instagram: / sutagarofizial
Негізгі бет Музыка Su Ta Gar "Urratsak Zubi" | Herri Urrats (2023)
Пікірлер: 31