Sustrai Berriak taldearen "Ezpata ta hormaren artean" diskaren "Gerra" kanta.
2018ko udazkenean Sound of Sirens estudioan grabatua Julen Urzaizen eskutik.
Bideoa Unai Rikarteren eskutik zuzendua eta Jon Corresek grabatua izan da 2018ko Abenduaren amaieran Zilbetin.
Letra:
Mundu globalizatua
armen merkantzia librea,
kapitalismo basatia
zibilen odolean oinarritua.
Estatu Batuen interesen
menpe dagoen mundua,
gerrara doan semea
zapaltzen duen herri baten izenean.
Hau al da gure patua?
Boteretsuen interesek sortutako gerrak dira.
Famili xume baten etorkizuna?
Nuklear baten mehatxuak beldurtutako langileria.
Felipe VIren akordioak
Arabiako emirrarekin.
Aznarren parte hartzea
Irakeko gerra zikinean.
Europaren uneoroko
Siriako bonbardaketa.
Haienak dira gerrak,
gureak, beti, berriz hildakoak.
Hau al da gure patua?
Elite puta baten kapritxuek eragindako sarraskiak.
Etxerik gabeko umezurtz berria?
Sufrimendura kondenatutako munduko errefuxa.
Nola baretuko dugu semearen gorpu hila beso artean eusten duen amaren amorrua?
Nire ezinegon hau, hondamendiz betetako mundu krudela, noizbait, norbaitek konpontzeko zai.
EZ GERATU ATZEAN
HARTU ALBOKOA
ELITEAREN AURKA
EKINTZA ZUZENA!
Kontaktuak:
- Urki (640643605)
- Oier (618148663)
-Facebook: / sustraiberriak
-Instagram: @sustrai_berriak
Негізгі бет Музыка Sustrai Berriak - Gerra [Bideoklipa]
Пікірлер: 19