Bilboko Euskalduna jauregian, 2010eko otsailaren 17an grabatua.
Euskal Telebistak 2010. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 8. denboraldiko 13. atala da hau, 2010. urteko otsailaren 17an Bilboko Euskalduna jauregian grabatua.
Atal honetan, Athletic futbol taldea aurrelari baten bila arituko da. Horrexegatik, pailazoek haien kandidatura aurkeztuko dute.
Ondoren, Kakusai geltokiaren erdian siesta botatzen saiatuko da. Haren zorigaitzerako, animalia desberdinek bisita egingo diote eta hauek ez diote lorik egiten utziko.
Gainera, Debako erraldoien konpartsako erraldoi txikiek eta buruhandiek dantza ederrak burutuko dituzte, Lizarrako gaitero gazteek lagundurik.
Azkenik, San Osabak Pelipe trena erosiko du Txirri, Mirri eta Txiribiton Idahora eramateko.
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek "Markopolo", "Estos vascos están locos", "Altza Pelipe!" eta "Pintto-pintto", "Eskutxo poliñoa" eta "Paristik natorren" bezalako abestiekin sortutako pot-pourria abestuko dute.
Негізгі бет Ойын-сауық TRIKITRAKA TRIKITRON 2010 (8X13) Bilbo - “IDAHO POTATOES”
Пікірлер