inesosinaga ft. Irina Gonzalez
#itsasoadabidebakarra
Aspaldian gabiltza olatu gogorren artean, izenik ere ez duen gure txalupa arraroan.
Motorrik ez dugu, eta haize-oihalak apurtuak, badiarik gabeko itsaso handian galduak.
Izan dira galernak, hondora jausi zen aingura, txalupa barrenera emaro sartzen zaigu ura.
Hautsi zitzaigun lema, branka erditik kraskatu, istriborreko kasko azpiak zeharo zulatu.
Ikusten da porturik?
ez dugu ikusten, baina imajinatzen dugu eta haruntz goaz arraunean.
Izarren koadranteak hodeitzar ilunen ostean, itsasargirik ez da batere ikusten behelainoan.
Kapitaina txarra zen, pilotuak txit aldrebesak, marinelak ere ez gara izan beti hain artezak.
Ez esan, txo, ilargia daramazula sarean... Lehorrik ez da igartzen, kaiorik ere ez airean.
Korronteak kontrako aldera jotzen gaituenez, boga dezagun gogor, batera, boga egur puskez.
Ikusten da porturik?
ez dugu ikusten, baina imajinatzen dugu eta haruntz goaz arraunean.
IBORERE, IBORERE O AGOLONA FU AGUA
IBORERE, IBORERE O AGOLONA FU AGUA
musika: gose
moldaketa: Irina Gonzalez eta Ines Osinaga
hitzak: Joseba Sarrionandia
~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~
doluaren aitortza bat da #itsasoadabidebakarra
aldaketari gorazarre bat eta zaurgarritasunari parez pareko begirada bat
elkarri begira jarri eta elkarrekin dantza egin eta gero, beste zapore bat dute orbainek
espazioa konpartitzearen ariketa etengabea egin dugu proiektu honetan, dena aldatzen baita gure artean hitz egiten dugunean, lehia miresmen eta aitortza bihurtzen dugunean
gabiltzalako gaude hain zikin
© 2022
Негізгі бет txalupa, Yemayari dantza bat (ft. Irina Gonzalez)
Пікірлер