Apirilean 50 urte izango dira Espainiko Poliziak Eustakio Mendizabal Benito Txikia itsasondoarra Algortan (Bizkaia) tiroz hil zuenetik. Aste honetan Harro hadi Kantauri itsasoa dinamika eta manifestua aurkeztu dituzte Itsasondon. Euskal Herri osoko 50 eragilek sinatu dute manifestua, eta apirilera arte hainbat ekitaldi, solasaldi eta jarduera antolatu dituzte. Dinamikaren helburua nazio susperraldi berri bati ekitea da, eta manifestuan adierazi duten bezala, “euskara eta euskal kulturaren aldeko borroka gai berriekin josten asmatzea”. Aurreko belaunaldiek egindako naziogintza lanari bultzada eman eta garai berrietara egokitutako naziogintza eredua bultzatu nahi dute.
Lehen ekitaldia gaur izan da, Itsasondoko pilotalekuan. Ehunka lagun elkartu dira. Tartean, Txikiaren senitartekoak (Anabel alarguna, Matalaz semea eta Joxe Manuel anaia, besteak beste).
Негізгі бет 'Txikia' eta bere belaunaldia, gogoan Itsasondon
Пікірлер