ZARTAKO-K
Basque Street-Ska
Album: Alienados (2016)
MUSIKA BAINO GEHIAGO DA
Hemen nago,
nire abestietan doinua baino zerbait gehiago
dagoela erakusteko.
Hemen nago,
eta berdin zait, ez dut zuen onarpena bilatuko.
Ezagutzekotan, auskalo!
Ez dakit nola biziko nintzakeen
harrapatu ninduen doinu zahar hori gabe,
bizitakoa bizi gabe:
Badakizu lagun, abesti batek
hormarik handienak zeharka ditzake:
saiatuko gara lehenbailehen.
Musika baino gehiago da
Uooo! ( x2)
Aho-bero!
Zure hitzek ez dute gure argitasuna itzaliko,
ez gaituzu makurtuko.
Ez baitago
mundu honetan abestea baino ezer ederrago.
Frogatzeko ziur nago!
Historian zehar banatu dira
gizakien artean armarik onenak,
guztion eskura daudenak.
Bilatu zure abesti gustokoetan
eta ikusiko duzu kanoiak daudela,
disparatu itzazu denak!
Musika baino gehiago da
Uooo!
/ zartako.k
/ zartako_k
Негізгі бет Zartako-K - Musika baino gehiago da
Пікірлер