Plaza asko zapaldutakoa da Itxaso Treku, izan ere Laiotz taldeko abeslaria izan da urtetan, eta egun Itzal erromeriarekin dabil. Baina horrez gain, harrijasotzailea ere bada eta familian ere hurbil izan ditu herri kirolak: «Aitona harrijasotzailea zen, apostu asko irabazitako gizona, aita ere bai, baina plazetan ez. Orain ni»
Kasualitatez hasi omen zen, eta «Nire musika ibilbidearekin oso erlazionatuta dago» dio, «Laiotz-eko bateriajolea oso zalea da eta herri kirolak ikustera elkarrekin joaten ginen, gustatu eta horrela hasi naiz».
Негізгі бет Ойын-сауық Itxaso Treku Galarraga: «Plazara ateratzen bazara, lan txukuna egin behar duzu» | Bigarren Kafea
Пікірлер