INES OSINAGA - RIMMEL - Lyric Video
------------------------------------------------------------
musika @inesosinaga
bideoa eta edizioa @i.garaluce
irudiak @jonealbeniz
plastikoa eta artea @xaantz
argazkia @itziar_bastarrika
------------------------------------------------------------
Ia sei urte pasa dira azkenekoz inesek bota zuriak jantzi zituenetik. Urte hauetan amatasuna, zaintza eta gaixotasunak izan ditu hizpide. Ez dira urte errezak izan baina horrek ez du bere eszenatokietara igotzeko gogoa eta sorkuntza itzali.
#alutik proiektuarekin hainbat kontzertu burutu zituen 2017 eta 2019 artean.
Kontzertu hoietan biluzik eta erregistro intimo batean ezagutu genuen Ines.
rimmel. gose taldearen kantu kuttunetako bat, duela ia 10 urte dantzatu genuena. Orain, bere bertsiorik soilenean, hitzak inoiz baino zentzu gehiago hartzen du. Rimmel hau intentzio deklarazio bat da. Egunez eta azpikeririk gabe.
Ahotsa eta ukelele bat, besterik ez du behar Inesek esateko daukana kontatzeko.
Produkzio soil bezain elegantea, ahotsa sintetizadore bihurtzen da batzuetan,
beste ines bat ondoan kantuan lagun balu bezala.
Makinak eta arima, hori izan da Ines. Arima eta makinak. Hori da ines orain.
“Nire kanturik teknoenetariko bat da rimmel, eta atzera begira
konturatzen naiz zein garrantzitsua izan zen niretzat konturatzea
nola aldatzen den guztia desiragarri izatetik desiradun
agertzera pasa nintzenean. Duela hamar urteko Ines neska
gazte hari kantatzen diot, eta eskertza kantu bat ere bada hau,
aitortza bat, iragana besarkatze bat eta bakeak egite bat.
Eskarrak emateko era bat. Aldarri feminista bat, ahalduntzetik,
belarrira kantatzen. Nigatik eta nire kide guztiengatik.” (Ines Osinaga)
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------
kreditoak:
gose taldearen “Rimmel” kantuaren bertsio askea, nigatik eta nire kide guztiengatik
Ines Osinaga: ahotsa eta ukelelea
Soinu ingeniaria, nahasketak eta masteringa: Víctor Sánchez
Ekoizpena: Ines Osinaga
Elkar estudioan grabatua, 2022ko urtarrileko egun eguzkitsu batean
Негізгі бет INES OSINAGA - RIMMEL - Lyric Video
Пікірлер: 6